;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

CEBANC-ek enpresan prestakuntza praktikako proiektu antzindaria jarri du abian goi mailako lh-ko nazioarteko merkataritzako teknikariei zuzenduta

Gaur egungo egoera ekonomikoan, non barruko eskaera asko jaitsi den, enpresa gehienek goraka ari diren merkatuetan jarri dute arreta, irtenbide estrategikoaren bila. Egoera berri honetaz eta honi lotuta dagoen behar formatiboaz jabeturik, CEBANC-ek Lanbide Heziketako nazioarteko merkataritzako teknikariak enpresetan eta modu praktikoan prestatzeko programa jarri du abian. Figura hau, espezializazio maila handia izanik, nazioarteko merkatura irtetekoan dauden enpresen beharrei erantzuteko prestatuta izango da. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko 'Ikasmina: Gipuzkoa ikasten duen lurraldea', eta Europako Fondo Sozialaren dirulaguntza dauka. Ekimen honetan parte hartzeko Gipuzkoako zortzi enpresa aukeratu dira, alor eta jarduera desberdinetakoak, hala nola, garraioa, informatika edo aholkularitza.
Export Area Manager figura hau nazioarteko esparruan merkatu berriak irekitzeko gai izango da, nola eta kanpoko merkatuak aztertuz, kontaktu eta banatzaileak aurkituz herrialde bakoitzean, ondoren produktuak edo zerbitzuak sartzeko. Ekintza konbinatu baten aurrean gaude, zeren eta ikasketa praktiko eta espezializatua enpresan nahiz ikastetxean emango da, 2013-14 ikasturte honetan.
Iraupena 5 hilabetekoa izango da, otsailaren 1etik aurrera. Zentroko prestakuntza ingeles hutsean izango da, hilabete batez, eta ondoren lau hilabetez proiektua enpresan gauzatuko dute, CEBANCeko tutore baten gidaritzapean. Partaideek ondoko gaitasun hauek bereganatuko dituzte:

• talde-lana
• proiektuen kudeaketa
• kasuen ebazpena

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00