Joan den hilaren 2an CEBANCen PCPIko ikasleei zuzendutako Arrazakeriari buruzko jardunaldia izan zen. 2MP3ko ikasleek eta euren protokolo eta ekitaldien antolaketaren irakaslea Kontxi Sorazuk antolatu zuten ekitaldia. SOS Racismo elkarteko bi kidek ere hartu zuten parte, eta 2CS1 eta 1PR2ko ikasleek kafearekin hartzeko hainbat gozoki prestatu zituzten.
Hiru ziren ekimen honen helburuak:
• Demokraziaren balioak sustatzea.
• Aniztasuna gizartearen ezaugarri aberasgarria bezala balorazten ikastea
• Hiritar gisa gogoetarako ezagutzak eskaintzea
Honakoa izan zen egitaraua:
• 10:20etan "Arde el Mississipi" filma, Areto Nagusian.
• 12:40etan SOS Racismo elkarteko Shandra Louridok eta Loira Manzanik emandako hitzaldia
• 13:30 Taldeko ariketak