Oraindik bete barik dago Lanbidek %100ean diruz lagundutako Enpresen Finantziazio kurtsoan. Kurtsoa CEBANCen emango da eta hasiera data atzeratu egin da abenduaren 17ra, bukaera ekainaren 20ean izango delarik. Guztira, 550 ordu izango dira eta 15 lagunendako tokia dago.
Programan honako gai hauek jorratuko dira: kontabilitate- eta finantza-analisia; produktu, zerbitzu eta finantza-aktiboak; Altxortegi-kudeaketa; Ofimatika eta praktika profesional ez laboralak enpresen finantziazioari buruz. Ikasketa hauek oso egokiak dira lan egiteko enpresa handi baten finantza-sailean edo ETEren bateko administrazio departamentuan.
Datorren astelehenean, hilaren 9an, CEBANCen kurtsoaren aurkezpena izango da, 16:00etan.