Datorren abenduaren 19an, 12:40etan, PCPIko Informatikako 2. mailako ikasleek azken hiruhilabetekoan burututako lana aurkeztuko dute.
CEBANCen metodologia erabiliz, eta taldeka, zoruan marraztutako lerro bat jarraitzeko gai izango den robot autonomo bat sortu beharko dute.
Proiektua aurrera eraman ahal izateko, hainbat arazori aurre egin behar izan diete; horra hor, autoa sortu engranajez eginiko erredukzio-kaxa batekin, sentsore egokiak aukeratu, txartela mikrokontrolatzailea egin, baterien kargaren arazoa konpondu, eta abar.
Abenduko aurkezpenean ikusi ahal izango dugu euren lanaren emaitza, eta ziur gaude errobotak kapazak izango direla zirkuituaren lerroari jarraitzeko.