CEBANCeko irakasleek parte hartu dute, azken bi urte hauetan, Life2 “Key Competences in life skills - Bizitzarako trebetasunak garatzeko oinarrizko gaitasunak” proiektuan; bere helburua, Lanbide Heziketako ikasleak euren lanposturako beharrezko gaitasunak eta konfiantza garatzera bultzatzea izan da. Ekimena 2011ko azaroan hasi zen eta orain dela egun gutxi bukatu.
Belgika, Danimarka, Portugal, Errumania, Espainia eta Erresuma Batuko lanbide heziketako ikastetxetako eta ikastetxe saretako aditu talde batek aurreko LIFE proiektuaren Heziketa Eskaintza aztertu eta eguneratu dute, ikasleek lanbide heziketako oinarrizko gaitasunak gara ditzaten laguntzeko. Proiektuak Europar Batasunaren babesarekin kontatzen du, Europako lanbide heziketako sistemen hobekuntza sustatzeko Leonardo da Vinci programaren bidez.