Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bereziki EAEko langabeentzat zuzendutako prestakuntza ekintzen programa atera berri du. Kurtso hauen helburua Profesionaltasun Agiriak ateratzea da, eta %100eko diru-laguntzak dituzte.
Honakoak dira CEBANCen emango diren kurtsoak:
- Etxeko arreta soziosanitarioa: 13/11/22tik 14/05/05era
- Arreta soziosanitarioa erakunde publikoetan autonomiarik bako pertsonei: 13/12/18tik 14/05/07ra
- Sukaldaritza I: 13/11/15etik 14/03/25era
- Sukaldaritza II: 14/03/26tik 14/06/05era
- Taberna eta kafetegi zerbitzua: 13/12/02tik 14/06/10era
- Merkataritzaren jarduera osagarriak: 13/11/25etik 14/02/13ra
- Enpresen Finantziazioa: 13/12/10etik 14/06/13ra.