Hondarribiko Itsas Enea aretoak VIII. Euskal Herriko Pintxo lehiaketa hartuko du urriaren 14tik 16ra. 80 sukaldari baino gehiago lehian arituko dira lehen saria eskuratzeko, Ramon Roteta sukaldariak eginiko eskultura.
Lehiaketa Hondarribiko Ostalarien elkarteak antolatzen du, eta zuzenean enmango da interneten campeonatodeeuskalherriadepintxos.com webgunearen bitartez. Gipuzkoako Goi Ostalaritza Eskola-CEBANC-eko laugarren urtez laguntzen du lehiaketan. Sukaldaritzaren Zuzendaritzako ikasleek pintxoak zerbitzatuko dituzte, lehiakideen esanetara pintxoak epaimahaira eramanda. Horrela, jende aurreko ekitaldi garrantzitsu batean ikasteko aukera izango dute. Bi egunez, gainera, epaimahaian egongo gara.
Lehiaketaren formatoa showcooking delakoa da, eta publikoak doan sartu ahal izango da sukaldarien lana bertatik ikusteko. Aurtengo nobedadeetako bat Pintxo Herrikoia Kutxabank Saria da. Epaimahaia zozketaz aukeratutako Kutxabank-eko bost bezerok osatuko dute, eta Hondarribiako eta Sebastian jatetxean afalduko eta Palacete Hotelean gaua igaroko dute opari gisa, finalera epaimahaikide lanetan joan aurretik.
Lehiaketak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hondarribiako Udalaren babesa du, eta La Bacaladera, Kutxabank, Euskaltel, Cervezas Keler, Eusko Label Corporación Hazi, Fagor, Xey, Insalus, Txakoli Hiruzta, Hosfrinor eta Gipuzkoako Goi Ostalaritza Eskola-CEBANC erakundeen laguntza.
Irabazleak Eusko Jaurlaritza-la Bacaladera sari nagusia jasoko du, 3.000 eurokoa, txapela eta trofeoa; bigarrenak, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, 2.000 eurokoa eta diploma; eta hirugarrenak, Hondarribiko Udalarena, 1.000 eurokoa eta diploma.
Hauetaz gain, ondoko sari hauek banatuko dira:
- III. La Bacaladera Saria, bakailaoz egindako pintxorik onenari.
- VI. Eusko Label – Hazi Korporazio saria, ziurtagiria duten jaiekin egindako pintxo onenarentzat.
- V. Fagor Saria: berrikuntzari
- IV. Keler Saria: garagardoarekin hobekien joaten den pintxoari
- I. Kutxabank Saria: sari herrikoia
VIII. edizio honetan sukaldari ospetsuak, kritikari eta kazetari espezializatuak arituko dira epaimahai lanetan.
Argazkietan, Nerea Sistiaga eta Jesus Iñigo del Abaco de Huarte, 2012.ko irabazleak, euren pintxoarekin, "Antxoazko Belakia".