Etengabeko Prestakuntza enpresetan eta Laguntza programak krisialdi garaian izan zen atzokoan Donostiako Miramon Teknologia Parkean izandako jardunaldiaren gaia. Bertan CEBANCek eskuhartze aktiboa izan zuen, bukaerako mahai-inguruan parte hartuz. Ekitaldia IKEI enpresak antolatu zuen, Hobetuz eta Lanbide erakundeen laguntzaz.
Hizlarien txanda Juan Carlos Ibarrola Hobetuz-eko zuzendariak ireki zuen; ondoren, Bert-Jan Buiskool, Holandako Panteia Reasearch to Progress erakundeko ordezkariak hartu zuen hitza, Europako etengabeko prestakuntzaren nondik norakoak azalduz. IKEIko Antonio Corralek EAEko egoera nolakoa den krisiaren testuinguran argitu zuen. Azkenik, mahai inguru bat egon zen, non hainbat profesionalek euren esperientziak kontatu zituzten; bertan Carlos Ceballos (Grupo CEIko zuzenadari kudeatzailea), Kote Bernal (CEBANCeko Jarraikako Heziketako Zuzendaria), Itziar Sabas (Grupo UVESCOko Giza Baliabideen arduraduna) eta Eugenia Iraola (GKN Driveline Zumaiako Giza Baliabideen arduraduna) hatu zuten parte.
Jardunaldia arrakastatsua izan zen, publiko asko bertaratu zelarik.