;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Hastapen Kualifikazio Profesionaleko ikaleek STEP programan hartu dute parte

Cebanc-eko Hastapen Kualifikazio Profesionaleko ikasleek STEP “A Step to Our Joint Future” bosgarren Europako nazioarteko topaketan parte hartu dute. Ekimen honetan, gainera, Alemania, Polonia, Portugal eta Turkiako beste lau ikastetxek hartu dute parte. Topaketa hau Europako Comenius Ikastetxe Elkarteen Programa barruan dago eta bere xedea zera da, Europako zentroetan ikasleria zein irakasleriarako baterako proiektu hezitzaileak garatzea.

Proiektua indarrean dagoen bi urteko epean (2011ko urritik 2013ko uztailera) zentroek Demokrazia gaiarekin lotutako ekintzak burutuko dituzte helburu jakin batekin, horra hor, arazoak arazo eta gatazkak gatazka Europan bizikidetza tolerantzia eta elkarrezko begirunea bezalako balioen bitartez baino ezin dela bermatu. Irudian hainbat ikasle agertzen dira Fatiman (Portugal), 'Demokraziaren Arbola' landatzen.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00