CEBANC-a Euskadiko Lanbide-Heziketaren ibilbide guztia duen zentro bakarra da: Hastapen Profesionala, Gradu Ertaina eta Goiko Gradua. Hastapen Profesionaleko etapan hezkuntza eskaintzak hiru titulu ditu, Bulego Laguntzailea, Ekipamendu Informatikoko Mantentze Lanerako langileak eta Sukaldaritza Zerbitzuko Languntzailea.
LOMSE Lege berriaz, PCPI zaharrak aurrerantzean Oinarrizko Lanbide-Heziketa deituko dira. Euskadin, hala ere, ez dira indarrean sartuko zuzenean, Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura Sailak erabaki duelako lehenago (PFTI-a) Bertakotutako Aldi Baterako Heziketako Programak abiaraztea.
Eskema berriaren arabera, PFTI-ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuko titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Etapa hau gaidituz gero, ikasleek izango dute gradu ertainera eta, behin hau gaindituta, goiko gradura sartzeko aukera.
Etapa hau heziketa-bide akademiko arruntean aurreratzerako zailtasunak dituzten gazteak gizarteratzen laguntzera bideratuta dago, baita hezkuntza eta lan arloetan ere, eskolatzearen uzte goiztiarra prestakuntzarik gabe saihestuz eta Oinarrizko Lanbide-Heziketako titulua lortzeko asmoz.
Hastapen Profesionaleko ikasleez modi egokian arduratzeko, CEBANC-ek banan banakako Kabinete Psikopedagogikoa dauka eta irakasleek zein tutoreek Adimen Emozionaleko heziketa luzea dute: gatazken kudeaketa, emozioen erabilera ikasgelan, talde-lan-dinamiketan, eta abar.
Bideoan Joaquina Castrok (Hastapen Profesionaleko koordinatzaile eta ikasketaburu), Maitane Pedrousok (sukaldaritzako ikaslea), Urko Otxoak (sukaldaritzako ikaslea), eta Irantzu Berasalucek (Administrazioko ikaslea) beraien esperientziak eta iritziak kontatzen dizkigute CEBANC-eko Hastapen Profesionaleko zikloaren gainean.
Horrela, Joaquina Castro-k dio ziklo honetarako helburua "bizitzarako, oro har, eta bereziki lanerako beharrezko trebetasunak eta konpetentziak lortzea" dela dio, "gazte hauek ikasketei berriz ekin diezaietela". Elkarrizketan zehar aipatzen diren funtsezko lau balio:
- motibazioa
- arreta pertsonalizatua
- ilusioa transmititzen duten ikasleak
- Europako proiektuetan parte-hartzea.