CEBANC-ek bi domin eskuratu ditu Euskadi osoko Lanbide Heziketako zentro desberdinak lehiatzen diren Euskoskills txapelketan. Ficoban ospatu da maiatzaren 13,14 eta 15 bitartean eta guztira 50 formakuntza zentroko 280 ikaslek parte hartu dute.
Ane Callejok urrea lortu du Okintzan eta Joane Odriozolak brontzea Sukaldaritza esparruan. Asier Pachecok laugarren bukatu zuen Aretoko zerbitzuan. Txalotzekoa ere bai Naiara Fernandez eta David Arocaren parte-hartzea Okintza eta Sukaldaritza esparruan. Irabazle guztiekin Euskadiko selekzioa osatuko dute eta estatu mailako beste zentro batzuen aurka lehiatuko dira Spainskills txapelketan.
Euskoskills
Euskoskills Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatutako lehiaketa da. LHko ikasleen trebetasunei eta talentuari balioa ematea da helburu nagusia. Ekitaldi honetan, parte-hartzaileek beren ezagutzak, gaitasun teknikoak eta benetako lan-testuinguruetara egokitzeko gaitasuna probatuko dituzte, bakoitzaren espezialitatean bikaintasuna bultzatzen duten erronkei aurre eginez.