- Hasi berri den TREADS (Tourism Resilience and Digital Skills) proiektu europarrean, Italiako, Greziako, Esloveniako eta Espainiako elkarteek, mikroenpresek eta hezkuntza digitaleko adituek parte hartzen dute, baita GAIA klusterrak ere.
- Proiektuaren emaitza gisa, gaitasun digitalei eta zibersegurtasunari buruzko ikastaroak diseinatuko dira turismoko profesionalentzat, ETEentzat eta sektoreko mikroenpresentzat, bai eta gaitasun horiek beren prestakuntza-programetan integratzeko interesa duten lanbide-heziketako erakunde eta hezitzaileentzat ere.
Urtarrilaren 8an eman ditu lehen urratsak TREADS (Tourism Resilience and Digital Skills) proiektu europarrak. Honen helburua aro digitalaren eskaera berrietan eta arrisku zibernetikoetan oinarritutako lanbide-heziketa indartzea, sektore turistikoko profesionalei, ETEei eta mikroenpresei zuzenduta. Prestakuntza egokitu horri esker, helburu hauek lortu nahi dira: Europako turismoan eraldaketa digitala bultzatzea, profesionalak gaitasun digitaletan gaitzea haien lehiakortasuna eta enplegagarritasuna sendotuz, arrisku zibernetikoen aurrean sentsibilizatzea eta turismo-enpresen erresilientzia hobetzea.
Hori lortzeko, proiektuak – Europar Batasunak finantzatua eta 2026an amaituko dena – turismo-sektorerako gaitasun digitalen prestakuntza-eskaintza hobetzea ahalbidetuko du, honako hauen bidez: eraldaketa digitalean eta segurtasunean espezializatutako prestakuntza-material berriak; Europa osoko turismo-profesionalentzako online ikaskuntzako plataforma irisgarri bat garatzea; jardunbide egokien eskuliburu bat, eta emaitzak partekatzeko nazioarteko ekitaldiak eta bilerak antolatzea, besteak beste.
Proiektuaren hartzaileak honako hauek dira: turismoko profesionalak eta enpresak, lanbide-heziketako hornitzaileak eta hezitzaileak, tokiko eta eskualdeko agintariak eta beren lurraldeetan turismoaren digitalizazioa bultzatu nahi duten erakundeak.
Proiektuaren hartzaileak honako hauek dira: turismoko profesionalak eta enpresak, lanbide-heziketako hornitzaileak eta hezitzaileak, tokiko eta eskualdeko agintariak eta beren lurraldeetan turismoaren digitalizazioa bultzatu nahi duten erakundeak.