- Donostiako Ostalaritza eta Turismoko Goi Mailako prestakuntza-zentro horren berri izan du diputatuak.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Bizitzen ari garen turismorako une historiko honetan, Gipuzkoak erreferentziazko helmuga bat izaten jarraitzeko erronka du eremu guztietan, ez soilik helmuga turistiko jasangarri gisa, baita kalitatezko enplegu duin baten sortzaile gisa ere, sektore turistikoan beren karrera profesionalak garatzeko aukera bat ikusten duten langile prestatu, kualifikatu eta aitortuekin. Izan ere, horrela bakarrik jarraitu ahal izango dugu berme guztiekin garatzen gure lurraldean hazten ari den industria bat, gure inguruko beste helmuga batzuetatik bereizten gaituena, gure kalitate eta bikaintasunagatik".
Kote Bernal, Cebanc-eko arlo komertzialeko, komunikazioko eta zerbitzuetako zuzendaria: "Turismo-ostatuak kudeatzeko prestakuntzak, sektorearen profesionalizazio-maila handitzen laguntzen du, eta horrek erakargarriagoa egiten du langileentzat, eta turismoaren irudia hobetzen du, oro har. Sektoreko profesionalei praktika jasangarriak ezartzen lagun diezaieke, eta horrek tokiko komunitateen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Era berean, gure profesionaltasun-ziurtagiriek helburu bera betetzen dute ostatuetako harrerako eta oinarrizko eragiketetan".
Lurraldeko hainbat prestakuntza-zentrotara bisitak egiten jarraituz, Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Donostiako Cebanc bisitatu du, eta zentro honetako arduradunekin eta Ostalaritza eta Turismoko Goi Mailako ikasleekin biltzeko aukera izan du.
Topaketan, Azahara Domínguezek Cebanc-ek ikasleei eskaintzen dizkien prestakuntza-ibilbideen eta irteera profesionalen berri izan du, bai eta Gipuzkoako turismoaren egoerari eta aurre egin beharreko erronkei buruz irakasleek duten ikuspegiaren berri ere.
Diputatuak eskerrak eman dizkie zentroko arduradunei etorkizuneko profesionalen prestakuntzan egiten duten lanagatik, eta ikasleak animatu ditu beren karrera profesionalak lurraldean garatzera.
"Gipuzkoak une historiko bat bizi du turismoari dagokionez, lurraldearen BPGaren % 7,1 baita gaur egun. Turismo-jarduerak aberastasuna sortzen jarraitzea nahi badugu eta gero eta familia gehiagok jarduera horri etekina ateratzea, ondo prestatutako pertsonak behar ditugu, beren karrera profesionalak garatzeko sektore bat aurkitu dezaten turismoan. Gainera, lan-baldintzak duinak izan daitezen eta sortzen den enplegua kalitatezkoa izan dadin zaindu behar dugu, langileen lan-garapena eta bizi-proiektuak ahalbidetuz", adierazi du Azahara Domínguezek, eta honako hau azpimarratu du: "Hori izan behar da elkarrekin lan egin behar dugun bidea: esparru guztietan erreferentziazko helmuga izaten jarraitu behar dugu, ez soilik helmuga turistiko jasangarri gisa, baita enplegu duin eta kalitatezkoaren sortzaile gisa ere, sektore turistikoan beren karrera profesionalak garatzeko aukera bat ikusten duten langile prestatu, kualifikatu eta aitortuekin. Izan ere, horrela bakarrik jarraitu ahal izango dugu berme guztiekin garatzen gure lurraldean hazten ari den industria bat, gure inguruko beste helmuga batzuetatik bereizten gaituena, gure kalitate eta bikaintasunagatik".
Bestalde, Kote Bernalek, Cebanc-eko Arlo komertzialeko, komunikazioko eta zerbitzuetako Zuzendariak azpimarratu du: "Turismo-ostatuak kudeatzeko prestakuntzak, sektorearen profesionalizazio-maila handitzen laguntzen du, eta horrek erakargarriagoa egiten du langileentzat, eta turismoaren irudia hobetzen du, oro har. Sektoreko profesionalei praktika jasangarriak ezartzen lagun diezaieke, eta horrek tokiko komunitateen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Era berean, gure profesionaltasun-ziurtagiriek helburu bera betetzen dute ostatuetako harrerako eta oinarrizko eragiketetan".