Maiatzaren 29 eta 30ean, Virginia Lacarra eta Vanesa Alainez ostalaritza eta turismo zikloetako irakasleak Fatiman, Portugal, izan dira "Tourism Education of the Future" Workshop internazionalean.
Gure irakasleek hainbat jardunalditan parte-hartu dute munduan zeharreko hainbat tokitako beste irakasle batzuekin batera, ostalaritza eta turismoko heziketa-zikloen hezkuntza-kalitatea hobetzen jarraitzeko esperientziak eztabaidatu eta trukatzeko helburuz.
Gainera, Cebancek konpetentzia digitalari buruzko hitzaldi bat emateko aukera izan du bertan, gaitasun digitalak ikasgelan lantzera eta gure ikastetxean aplikatutako Ethazi metodologiara bideratuta.
Zwolleko (Holanda) Landstede MBO eskolako gure bazkideek "blended skill competition" hezkuntza-praktika ona nabarmendu dute, azaroaren amaieran Cebancen laguntzarekin beraien hirian ospatutakoa. Sukaldaritza Zuzendaritzako zikloko gure ikasleak beren talentua erakutsiz eta Europako beste ikastetxe batzuekin batera lan eginez lehiatu ziren bertan.
Hezkuntzan puntakoak diren beste gai batzuk ere jorratu ziren workshopean, hala nola inklusioa, osasuna, adimen artifiziala eta honek ikaskuntzan izan duen iraultza. Hori guztia diziplinarteko eta kultura anitzeko ikuspegiarekin, Lanbide Heziketaren hezkuntza-kalitatea hobetzen jarraitzeko helburuz: etengabe eguneratuz eta gizarteak lan-esparruan dituen beharrei erantzunez.