Argi daukagu janariak gauzak aldatzeko ahalmena duela, jendea ezagutu eta haien konpainiaz gozatzeko aukera eskaintzen dizkigu besteak beste. Baina sukaldaritzak askoz gehiago ere eskaintzen du…
Sukaldaritzaren bidez, gizarteratze-lana ere egin dezakegu, ezagutza modu entretenigarriagoan zabalduz: hizkuntzak, aritmetika, ekintzailetza, digitalizazioa...
Hau da hain zuzen ere Food Includes proiektuaren ildoa,: trebetasun gogorrak eta bigunak eskuratzeko aukera eskaintzea gastronomiaren bidez.
Joan den astean Sttetinen (Polonia) egindako lehen bilera presentzialean, proiektuaren emaitzak adosteaz gain, Ukrainako errefuxiatuekin egoteko aukera izan genuen, Sttetineko laguntza-zentroa bisitatu eta bertako jatetxeetan haien istorio inspiratzaileak entzun genituen.
Kontatu zigutenez, aurrez prestatutako janaria ez zen ohikoa Sttetinen gerra hasi arte, baina diru iturri izan da ordutik iritsitako jende askorentzat, eta ezinbesteko bihurtu da orain.
Mi -Gracija (izena Migracijatik dator, “migrazioa” ukraineraz) Sttetinen dagoen zentro bat da, errefuxiatuei beren eguneroko beharrizanekin laguntzen diena.
Ukraina eta Poloniako psikologoak, hezitzaileak, ikasleak eta gizarte-langileak batera lanean ari dira gerraren hasi zenetik, eta 1.000 pertsona baino gehiagori lagundu diete azken bi urteotan; ez bakarrik ukrainarrak, baita Bielorrusiakoak eta Errusiakoak ere.
Poloniera ikastea eta Ukrainako Indar Armatuentzako artikuluak egitea Mi-Gracijako eguneroko jardueren parte dira.