-
Lehenengo lau sailkatuak Euskadiko Txapelketako finalean lehiatuko dira
Kapadokia tabernak, berriz, bakailao tortilarik onenaren saria irabazi du
Cebanc Gipuzkoako Goi Mailako Sukaldaritza Eskolan jokatu da gaur goizean Gipuzkoako I. Patata Tortila Txapelketa, eta, hamabi lehiakideren artean, Donostiako Izarraitz tabernakoa izan da onena eta sari nagusia jaso duena.
Hamabi sukaldariak Gipuzkoako patata tortilarik onena prestatzeko asmoarekin gerturatu dira Cebanc-eko sukaldera. Antolatzaileek osagaiak eman ondoren (Euskaber arrautzak, Udapa patatak eta Añanako gatza) hasi da lehia. Zenbatezinak dira bakoitzak bere etxean egindako tortilak, bakoitzak bere erara eta bere estiloarekin, baina gaurkoak jo behar zuen goia.
Eta halaxe izan da, guztiek maila bikaina erakutsi baitute. Tortilak aurkeztu ondoren, epaileek bere lana hasi dute: dastatzea eta puntuatzea. Luxuzko epaimahaia osatu da, maila handiko sukaldariekin: Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana, Roberto Ruiz (Hika) eta Pablo Loureiro (Casa Urola) Cebanc-eko ikasle ohiak, Carlos Olabuenaga (Tizona, Logroño), Aitor Lexartza (TortiBilbo), Rafael García Santos, Ondojan aldizkariko Josema Azpeitia eta Paloma Enriquez eta Kote Bernal, Cebanc-eko zuzendari eta zuzendari komertziala, hurrenez hurren.
Dastatzea, Alzola eta Veri etxeko urarekin lagunduta, amaitu ondoren, esperotako unea iritsi da, epaia. Eta txapelketan lehian jardun duten hamabi patata tortilen artean, Donostiako Izarraitz tabernakoa izan da onena. Jarraian, hurrenez hurren, Rita, La Taberna eta Kapadokia tabernakoak sailkatu dira bigarren, hirugarren eta laugarren postuan, laurak, Donostiakoak.
Gipuzkoako onenak, orain, martxoaren 9an Arriaga Antzokiaren inguruan jokatuko den Euskadiko I. Patata Tortila Txapelketan lehiatuko dute.
Parte hartu duten beste tabernak hauek izan dira: Aitube (Urretxu), Berit (Urretxu), Ezkina (Arrasate), Arantxa (Ormaiztegi), Rafael (Hondarribi), Hiru Aldeta (Lasarte-Oria), Bai Bidea (Zumaia) y Ezkurra (Donostia).
Patata tortila txapelketaz gaiz, Bakailao tortila Txapelketa jokatu da. Lau establezimenduk hartu dute parte, eta, epaimahaiak Gorka Olanorenari (Kapadokia) eman dio lehen saria. Sailkapena honela geratu da: bigarren, La Taberna (Donostia); hirugarren, Bai Bidea (Zumaia) eta, laugarren, Berit (Urretxu).
Lehiaketa bukatu aurretik Donostiako Antonio Tabernari Ohorezko Saria eman diote, patata tortilaren kulturari egin dion ekarpenagatik, kasu honetan, kipula eta piper berdearekin. Beste Ohorezko aipamena Josema Azpeitia Ondojan aldizkariko koordinatzaileak jaso du.