- Astelehenetik ostiralera, aholkularitza emango die orientazio-profesional zerbitzua behar duten pertsona guztiei
- Hasi digun ikasturte akademikoan enplegurako 130 ikasketa-formazio ikastaro eskaini ditu
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego bat txeratu du Cebanc-ek Donostiako Berio auzoan duen prestakuntza-zentroan. Bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan beste urrats bat da, eta, horri esker, bai ikasleek bai lanbide-orientazioko zerbitzua behar duten pertsona guztiek enplegua bilatzeko aholkularitza jasoko dute.
Bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, ordutegi jarraian, 8:00etatik 18:00etara. Bulegoan jarraian zehazten den aholkularitza zerbitzua eskainiko da: lan-merkatuari eta enplegu politika aktiboei buruzkoa; banakako diagnostikoa, enplegagarritasunaren balorazioa eta eskatzailearen profila egiteko informazioa; enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatua egitekoa; ibilbidea egiteko eta jarduera-konpromisoak betetzeko laguntza pertsonalizatua; enplegua bilatzeko orientazioa, aholkularitza eta banakako laguntza helburuak, plangintza eta autoezagutza zehazteko; curriculuma osatzeko informazioa, aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria; aholkularitza emateko eta enplegua aktiboki bilatzeko teknikak erabiltzea; eta, autoenplegu-aukerak identifikatzeko informazioa eta aholkularitza.
Enplegu-eskatzaile edo zerbitzu-eskatzaile bakoitzak arreta pertsonalizatua jasoko du, bertaratzen den pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak kontuan hartuz. Zerbitzu pertsonalizatuarekin lan-merkatuan sartzeko aukerak, eta lan-merkatua ezagutzeko orientabideak eta tresnak, eman nahi dira. Zerbitzuak orientatzaile batekin bilera pertsonalak egiteko aukera ematen du, eta Cebanc-en webgunearen bidez eska daiteke.
Lankidetza-hitzarmen horrek indartu egiten du Cebanc-en orientazio profesionaleko zerbitzua garatzeko egiten duen apustua. Joan den ikasturtean ia 13.000 pertsonek jaso zuten zerbitzua, eta, urte akademikoan, enplegurako 130 prestakuntza-ikastaro baino gehiago eskaini ditu, eta 1.500 pertsona baino gehiago matrikulatu dira.