Urtarrilaren 2an, Erreala eta Alavesen arteko derbian, gastronomia eta turismo alorreko ikasleek urteko azken egunetan egindako turroi artisauak dastatzeko aukera izan zuten errealzaleek.
Gabonen bueltan eta RS Enpresetara batu izanagatik, Cebanc familiak opari txiki bat helarazi nahi izan dio taldeari.
Turroiak Reale Arenako Hospitality eremuan eskaini ziren. Gainera, Cebanceko bi ikasle futbol-zelaira joan eta euren lana bertaratutakoei aurkezteko aukera ere izan zuten.
Sustraiak eta Hegoak - Amesten jarraitu dezagun!