;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Article Category List

IKASENPRESA BERPIZ-TU, DONOSTIA INNOVATION CHALLENGEKO LANBIDE HEZIKETAKO HIRU PROIEKTU ONENEN ARTEAN IZENDATUA

Turismo-ostatuen kudeaketako bigarren mailako 5 ikaslek #ikasenpresa BERPIZ-TUrekin Donostia Innovation Challengeko finalera iristea lortu dute. STEAM erronka bat Donostia hobetzeko, Donostiako Sustapenak antolatua. Ikasturte osoan aritu dira horretan lanean, eta, amaitzeko, sariak banatu zituzten Kursaalen, otsailaren 3an.

Donostiako bederatzi ikastetxetako 300 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute STEAM erronka honetan eta zorioneko gaude 2AT3k finalera iristea lortu duelako bere negozio ideiarekin. #ikasenpresa BERPIZ-TU Donostiako tokiko merkataritzari laguntzeko diseinatuta dago. Izan ere, tokiko merkataritzako gaikako tourren, app baten, erakusleiho interaktiboen, hirian zehar sentsoreak dituzten balizen, diru birtualaren eta gauzen interneten oinarritutako teknologiaren bidez, BERPIZ-TUren sortzaileek Donostiako tokiko merkataritza bultzatzeko behar den guztia dute. Negozio-ideia bat, egun bat egia izatea espero duena.

Ekitaldian erronka honetan inplikatutako irakasleen lana ere aitortu zen eta gure irakasle Virginia Lacarrak diploma jaso zuen #ikasenpresa BERPIZ-TUren garapenean BERPIZ-TU taldea gidatzeagatik, Urko Aizpurua, Mikel Garcia, Vanessa Tamayo, Emma Kodro eta Odei Rodriguez ikasleek sortua.

Eskerrik asko Donostiako Sustapenari aukera honengatik.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00