
Euskara

NORMALKUNTZA (euskararen erabilera normalizatzea)
Normalkuntza planak zentroan euskara erabiltzea sustatzen du, bai hezkuntzan, bai harremanetan. 1997tik CEBANC-ek Eusko Jaurlaritzaren ULIBARRI programan parte hartzen du, euskararen erabilera normalizatzeko.
Helburu nagusia da irakasleak, ikasleak, irakaskuntzatik kanpoko langileak eta familiak motibatzea, euskarak hezkuntza-komunitatean duen ospea indartzeko.
NOLEGA
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sustatutako programa bat da, eta Eskola-Bertsogintza, Eskola-Kantagintza eta Eskola-Irratia integratzen ditu. Programa honen helburua da eremu ez-formalean euskararen erabilera sustatzea.
CEBANC-ek aktiboki hartzen du parte programa honetan, eta ekitaldiak antolatzen ditu ikasturtean zehar.
CEBANCek Bai Euskarari! ziurtagiria lortu du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ainhoa Peña irakaslearekin: apena@cebanc.com