;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Estefanía Rodríguez, 2016eko ekintzaile profil onena

Estefanía Rodríguez belaunaldien arteko ekintzailetzako Intgen Europako proiektuan parte-hartzailea Donostiako Sustapenak 2016ko ekintzaile profil onena izendatu berri du.   

  • Donostiako Sustapenak ekintzaile profil onena izendatu berri zaitu. Zergatik eman dizute saria?   
  • Hiru gauza hartu dituzte kontuan: lidergorako gaitasuna, lana eta beste ekintzaileekin harremana. Alderdi oso humanoa duen saria da, proiektu edo ideiatik haratuago doana. Zure burua saritua izana oso eskertzekoa da. Honez gero, bigarren saria da. Aurrekoa CEBANCek eman zidan, Intgen-eko enpresa ideia onenaren saria eman baitzidaten.   
  • Azaldu zertaz doan Nortlan seguru artekaritza etikoaren proiektua. Zertan da bestelakoa
  • Nortlan Euskal Herriko lehen seguru artekaritza etiko eta solidarioa da. Artekaritza gisa, beti bilatzen dugu aukerarik onena bezeroentzat, bai garantia bai prezio aldetik. Argi geratzea nahi dugu, jendeak pentsatzen baitu gu, etiko eta solidario izanik, segurua garestiago irtengo zaiola eta ez da horrela.  Bereizten gaituena zera da, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) ikuspuntutik lan egiten dugula, bai guk bai gure hornitzaileak, aseguru etxeak. Eta hori nola gauzatzen da? Lehen mailako aseguru etxe fidagarriekin lan egiten dugu eta, honetaz gain, euren enplegatuak ondo tratatzen dituztenak; ez dituztela, adibidez, arma negozioetan inbertsioak egiten; berdintasun politikak ezartzen dituztenak, eta abar. Horrela jarrera positiboak sustatzen ditugu enpresa kudeaketa sozial eta eraldatzaileago baten alde. Munduan aldaketa ikusi nahi badugu, gure esku ere badago.  Gaur egun, bestalde, ESK-n aditu izateko nire burua prestatzen ari naiz, modu egokian baloratu ahal izateko nola jokatzen duten aseguru etxeek sozialki eta, ondorioz, zuzen jokatzeko. Gure irabazien %12a bezeroak aukeratzen duen proiektu sozialari bideratzen diogu. Txikas de Etxauri edo Bikarte Elkartea bezalako GKEekin egiten dugu lan eta, ondoren, emaitzen jarraipena egiten dugu. Nortlan gehiago ezagutzea nahi duenak jo dezala www.nortlan.com webgunera.  
  • Berrikuntza Soziala aipatu duzu, zer esan nahi duzu horrekin?
  • Gaur egun badirudi berrikuntza aurrerapen teknologikoa dela, baina nik uste berrikuntza soziala haratago doala. Zertarako bizi mundu super-automatizatu batean ez badira konpontzen txirotasuna, zorionik eza eta kutsadura bezalako arazoak. Zertarako teknologia baliabide naturalak agortuta eta lurra txikituta daudenean? Berrikuntza soziala nik garapen mota bat bezala ikusten dut, oreka aurrerapenean bilatzen duena, alegia. Enpresek etekinak eskuratu, bai, baina ez edozein modutan.   
  • Zure negozio ideia CEBANCen landu zenuen IntGen ekintzailetza tailerrean. Nolakoa izan zen esperientzia?
  • Hala da, lau hilabetez landu nuen proiektua belaunaldien arteko proiektu horretan. Negozio planaren alderdi guztiak jorratu genituen: marketing mix, berezeroak eta finantza plana. Gure aholkulariarekin taldeko zein banakako saioak egiten genituen eta formatua oso praktikoa zen. Gainera, Secot-eko seniorrak gurekin zeuden, enpresa aholkulari gisa. Erabateko programa iruditu zitzaidan.    

 

  • Asko ikasi zenuen?
  • Niri asko lagundu zidan ideia guztiak paper gainean jartzen eta neure burua hobeto antolatzen. Halaber, oso eskertzekoa izan zen beste kideren feedback-a jasotzea. Oso gogorapen ona daukat.  
  • Zure lehen harremana zen CEBANC-ekin?
  • Ez. Aspaldian publikoan hitz egiteko kurtsoa egin nuen, oso ondo etorri zitzaidana, gainera. Ingeleseko kurtsoren bat ere egin izan dut. Beti izan dira esperientzia oso positiboak; horregatik animatu nintzen ekintzailetza tailerra egitera eta ez zidan hutsik egin.  
  •  Zure bisita txartelean honako esaldia duzu: “Zu zeu konprometitzen ez zaren mundua beste batzuek eraikiko dute”. Zer dela eta aipu hau?
  • Gasteizko TEDx hitzaldi batean entzutean liluratuta gelditu nintzen. Konturatu nintzen kexatzeak ez duela ezertarako balio, ekin behar da. Nahi dugu gure arazoak besteek konpontzea, baina gure ekintzek definitzen dute gure burua. Kontsumo ohiturak adibide garbia da, kontsumitzaileok egundoko boterea dugu enpresen jarrerak txalotu edo zigortzeko. Asegurua etxe batean edo bestean erosteak bere ondorioak ditu; eta jantzi markekin, berdina. Aseguru etxeek dirutza handia mugitzen dute eta nola inbertitzen duten diru hori guztion ardura da. Hau dela eta, kexa gutxiago eta ekintza gehiago. Zoratu barik, hori bai, baina izan gaitezen kontziente.   

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00